Ikasle eskasia zela-eta, 1999an itxi zituen Ezkurrako eskola zaharrak ateak. Geroztik, urteekin hondatzen joan da. Baina horri erantzunez, Udalak zaharberritzea erabaki du. Sozietate batekin adostasun batera ailegatu da, eta horrela, beheko solairua berritu eginen da, etorkizunean eskola bihur dadin. Trukean sozietate horrek bi etxebizitza eraiki ahal izanen ditu.