Baztan-Bidasoan gasbidea paratzeko lanak hasi dira

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

TTIPI TTAPA

Irundik Lesakaraino heldu den gasbideari segida emateko, proiektuaren lanen hasieraren aurkezpen ofizala egin zuten azaroaren 28an Donezteben. Lan hauekin, Sunbilla, Legasa, Narbarte, Oieregi, Doneztebe, Oronoz-Mugairi, Arraioz, Irurita, Elbete eta Elizondora ailegatuko da gas naturala, eta hala, Lesakatik Elizondora bertze 33 kilometro eta erdiko eraikiko dira, Espainiako Industria, Turismo eta Komertzio Ministerioak, Nafarroako Gobernuak eta Gas Navarra enpresak sinatutako hitzarmenari esker. Orain hasi eta hamar hilabete barru lanak akitzea espero da eta heldu den urteko uda aldera gas naturala eskura izanen dute aipatutako herrietako 2.400 familiek eta hainbat enpresek. Lanak lau lekutan hasi dira: Lesakan, Igantzin, Sunbillan eta Donezteben. 8,7 milioi euroko inbertsioa eginen da eta Gobernuak 3,8 milioi euro paratuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun