N-121Arako ordainsaririk ez duela proposatu dio Aralarrek

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

Azken asteetan zenbait hedabidetan agertutako informazioa argitzeko, Baztan-Bidasoako Aralarrek ukatu egin du N-121A eta N-1 errepideetan edo A-15 autobidean bidesaririk jartzeko proposamenik egin duenik. Bidesaria autobidean eta N-121An paratzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren asmoa dela nabarmendu du Aralarrek, hau da, EAJ eta EArena. Aralar, bere aldetik, autopistetan bineta soziala paratzearen aldekoa da, A-8 eta AP-1ean, ez, ordea, N-121An. Suitzan, adibidez, erabiltzaileek 25 euro ordaintzen dute urtean, nahi adina ibiltzeko. Hori ibilgailu arinen kasuan izanen litzateke, eta 3,5 tonatik goitikoetan, orain arteko beherapen sistemarekin jarraitzea proposatu du Aralarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun