Garai batean, Ulibeltzak Elkarteak afaria antolatzen zuen Urtezar egunean elkartean. Baina ohitura hori bere horretan gelditu zen orain urte batzuk. Halere, zenbait kuadrillek oraindik Urtezahar gaua elkartean afalduz pasatzeko ohitura dute eta aurten ere horrela izanen da. Dena den, giroa alaitzeko Ulibeltzak Elkarteak musika paratuko du: Agerralde akordeoilariarekin dantzaldia izanen da.