Urtero bezala, abenduaren 24an Olentzero Eukal Herriko txoko guztiak bisitatzera etorriko da. Gure herrira eguerdiko 14:30 aldera iritsiko da Allidiko bide ondora eta bertan itxarongo diogu guztiok berarekin batera Eguberrietako kantak abestuz herriko itzulixka egiteko. Behin herriko itzulia bukatuta, Guraso Elkarteak antolatuta, Ulibeltzak Elkartean berendua izanen da eta Olentzerok opariak banatuko ditu haur eta gaztetxoen artean.
Gazteen eskea
Olentzero egunean protagonista nagusiak txikienak baldin badira, biharamunean, Eguberri Eguneko arratsaldean mutil gazteek hartzen dute lekukoa, eta Sunbillan aspalditik ohitura den bezala, herrian barna eskean aterako dira. Behin herriko itzulixka akituta, afaldu eta baserriz baserri eskean ibiliko dira goizaldera arte. Egun horretan ateratzeko lehendik izena eman behar da Itturburu ostatuan eta horretarako azken eguna larunbat hau, abenduak 20, izanen da.