Irailean baino 200 langabetu gehiago daude eskualdean

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

Azken 20 urteotako daturik okerrenak. Izan ere, azaroan nabarmen goiti egin du langabeziak Nafarroa osoan, %10,16, baina Nafarroa osoko bulegoen artean, Doneztebekoa da langabeziaren igoerarik bortitzena jasan duena. Izan ere, eskualdean kasik %18 igo da langabezia eta 120 lagun gehiago daude lanik gabe. Urri hondarrean 670 ziren izena emandako langabetuak eta hilabete beranduago, 790 ziren, azken 20 urteotan izan den kopururik haundiena. Bi hilabetez, irail hondarretik azaro hondarrera kasik 200 langabetu gehiagok eman dute izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan eta 591tik 790era pasatu dira. Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez 343 kontratu gauzatu ziren azaroan, eta horietatik 37 bertzerik ez ziren mugagabeak izan. Adina eta sexuari dagokionez, ia tarte guzietan goiti egin du langabeziak. Ohikoa denez, 25 urtetik goitiko emakumeak dira langabezia gehien jasaten dutenak eta azaroan 394 langabetu daude. 25 urtetik goitiko gizasemeen artean, berriz, 296.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun