Euskal Herriko azpitxapeldunak

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

TTIPI TTAPA

Urtero bezala, Etxalarko usazaleak Ipar Euskal Herriko bertze Usategietako lankideekin elkartu ziren uso-denboraldiari akabera emateko (oroitu dezagun Hego Euskal Herrian Etxalarko Usategiak direla bakarrak). Muskildin (Zuberoa) elkartu ziren abenduaren 6an, Napaleko usazaleek gonbidatuta. Han egin zuten urteroko rankinga; usategi guztiek harrapatutako uso kopurua kontuan hartuta egiten dutena. Aurten 2. postua lortu dute etxalartarrek. 70 usoren diferentziarekin, azpitxapeldun gelditu ziren, Sueskungo Lantabat usategien ondotik. Zorionak! Joan den urtean Etxalarren egin zen usazaleen topaketa hau –argazkian– eta orduan hirugarren gelditu ziren herritarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun