Olentzero ate-joka

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

Egun gutti falta dira 2008ari aio errateko, eta horren aitzakian, urtero bezala, hainbat ekitaldi izanen dira herrian. Lehenbizikoa abenduaren 24an eginen da, Olentzeroren etorrerarekin. Aspaldiko ohiturari segituz, ilunabar aldera kalejira eginen da Olentzeroren irudiarekin. 18:00-etan meza izanen da, eta ondotik, trikitilari, txistulari eta koruko abeslariekin batera, auzoz auzo ibiliko da Olentzero, geldialdi ttikiak egin eta Eguberrietako abestiak kantatuz. Akabatzeko, luntxa izanen da Elutsa ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun