Larunbatean, abenduaren 13an, berrekin zitzaion Lauko Euskadiko Sokatira Txapelketari, Legutioko kiroldegian. Emakumezkoen 250 eta gizonezkoen 300 kiloko lehen jardunaldia jokatu zen. Emakumezkoek estreinaldia izan zuten txapelketan. Emakumezkoen saioan, zazpi talde aritu ziren lehian. Badaiotzek soilik talde bat kantxaratu du azkenean, eta berak irabazi zituen saioko tiraldi guztiak, Oiartzungo Girizia bigarren sailkatua ere mendean hartuta. Beti Gazte Ak eta Amaiurrek bi lehenbizikoen kontra galdu eta elkarren arteko tiraldi bana irabazi zuten, baita Sakana, Beti Gazte B eta Berriozarren kontrako tiraldiak irabazi ere. Sakanak eta Beti Gazte Bk Berriozarri irabazi egin zioten eta elkarren arteko tiraldi bana ere bai, baina gaineko guziak galdu. Berriozarrek, azkenik, denak galdu zituen. Bigarren eta azken jardunaldia heldu den abenduaren 20an jokatuko dute emakumeek Igeldon.
Gizonezkoak 300 kilotan Legution…
Gizonezkoen 300 kiloko sailkapen ligaxkako lehen jardunaldian, bederatzi talde aritu ziren, bi multzotan banatuta. A multzoan bortz talde lehiatudira, eta Auzolanek saioko tiraldi guztiak irabazi zituen. Ondotik sailkatu ziren Berriozar A, Sokarri A, Amaiur A eta Abadiño. B multzoan, berriz, lau taldek jardun dute, eta, berdinketa egin zuten Berriozar B-k eta Amaiur B-k, bertze tiraldi guziak eta elkarren arteko bana irabazita. Ondotik sailkatu ziren Baiona eta Sokarri B.
…eta Berriozarren
Gizonezkoen 300 kiloko bigaren eta azken jardunaldia igandean jokatu zen Berriozarren. Berriozarko sainan, A multzoan Astigarragako Auzolanek saioko tiraldi guztiak irabazi zituen, eta txapela janzteko talderik indartsuenetakoa dela erakutsi zuen. Amaiur A izan zen bigarren, Arrigorriagako Sokarri hirugarren, Berriozar A laugarren eta Abadiño bosgarren. Auzolanek finalerako txartela patrikan zuela, bertze bi txartelak eskuratzeko kitarakoa jokatu behar izan dute Amaiur A-k, Sokarri A-k eta Berriozar A-k. Elkarren arteko lehian, Sokarri izan da galtzaile, B multzoan Berriozar B nagusitu zen Amaiur B, Baiona eta Sokarri Bren aitzinetik.
Sei talde, tartean Amaiur A eta B, finalean
Beraz, bi jardunaldietako emaitzak kontuan hartuz, sei taldek lortu zuten finalerako txartela: Auzolan, Amaiur A eta B, Berriozar A eta B eta Baiona . Horiek seiek heldu den larunbatean, abenduak 20, jokatuko dute finala, Igeldon. Finaletik kanpo gelditu dira Abadiño, eta, Sokarri A eta B.