Munduko Jaiotzen erakusketa urtarrilaren 12a bitarte ikusgai izanen da Donostiako Aquariumean

Utzitako argazkiak 2008ko abenduaren 12a

Erakusketan ageri den jaiotzetako bat. TTIPI TTAPA

Xabier Santxotenak eta Teresa Lafraguak 60 herrialdetako 191 jaiotza ezberdin bilduak dituzte

Azkeneko urteetan ohikoa izan da Bozaten Xabier Santxotenak eta Teresa Lafragua bere emazteak prestatutako Jaiotzen erakusketa. Aurten, halere, erakusketa horrek kokapen berezia izanen du. Donostiako Akuarioak ehun urte betetzen dituela eta, bertan paratzeko gonbitea jaso du Santxotenak eta honela, abenduaren 12ko eguerditik ikusgai dago Donostian, urtarrilaren 12a bitarte. Guzira 191 jaiotza edo Belen ikusteko modua izanen da eta horietatik 31 berriak dira. 60 herrialdetako jaiotzak ikusteko modua izanen da. Donostiako Aquariuma egunero zabalik izanen da, Eguberri eta Urteberri egunetan izan ezik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun