Joxelu Retegi Nafarroako Herri Kirol Federazio presidente izanen da bertze lau urtez

Oskar TXOPERENA 2008ko abe. 10a, 14:55
Joxelu Retegi, Herri Kirol Federazioko presidentea, Euskal Herriko lasto altxatze txapela ezartzen IƱaki Bereau herritarrari. TTIPI TTAPA

Bosgarren legealdia beteko du karguan igantziarrak

Nafarroako Herri Kirol Federazioko hausteskunde prozesua bukatu ondoren, Nafarroako Herri Kirol Federazioko lehendaria Joxelu Retegi Iturbide igantziarra izanen da hurrengo 4 urteetan.

Bosgarren legealdia

Aipatu Retegi izan dela hauteskunde hauetan hautagai aurkeztu den bakarra eta dagoeneko bosgarren agintaldia izanen du Joxelu Retegik, Nafarroako Herri Kirol Federazioaren presidentzian. 1992an hartu zuen lehen aldiz kargua eta 2002garren urtera arte, hamar urtez segidan aritu zen. Bi urteko geldialdia egin zuen eta Mikel Lasartek hartu zuen bere lekua 2002tik 2004ra. Halera, 2004ko hauteskundetan ere bera izan zen hautagai bakarra eta 2008an, bertze lau urteko agintaldiari ekinen dio. Igantzin sortua da Joxelu Retegi, baina aspaldian Arraiozen bizi da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun