Aimar Olaizolak laugarren aldiz jantzi du lau terdiko txapelketa

TTIPI TTAPA 2008ko abe. 9a, 15:29

Talde kirolei dagokienez, asteburu lasaia izan dute eskualdeko taldeek

Aimar Olaizola goizuetarrak, Olaizola II.ak, laugarren aldiz irabazi zuen EPELek antolatutako lau terdiko pilota txapelketa. Igandean, Atano III.ean jokatutako finalean 22-17 irabazi zion Juan Martinez de Irujori. Laugarren txapel honekin, Aimar Olaizolak Julian Retegiren marka berdindu du lau terdian eta dagoeneko, oraindik jokatzen duten pilotarien artean, txapel gehien jantzi dituena da, zazpirekin (4 lau terdikoan, 2 buruz burukoan eta 1 binaka).
Talde kirolei dagokienez, asteburu lasaia izan da, aunitzek ez baitzuten jardunaldirik aste hondar honetan. Halere, zenbait partida jokatu dira, emaitza hauekin:

FUTBOLA

Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailan
Allerru 6 - Gure Txokoa 0.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan jautsiera fasea eta kopa
Beti Gazte 5 (Ander Ordokik 2, Mikel Aitor Floresek 2 eta Ibai Retegi) – Tolosa 2.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Gure Txokoa 3 (Asier Garciak 2 eta Mikel Aldazabal) – Oiartzun B 1.
Beti Ona 3 - Beti Gazte 2 (Mikel Maia eta Eñaut Iparragirre).

Gipuzkoako Emakumeen Ligan
Beti Gazte 3 (Miren Zudairek 2 eta Amaia Eneterreaga) – Hondarribia 1.

ESKUBALOIA

Emakumeen Lehen Maila Nazionalean
Valencia Villegas 32 - Lindutx-Baztan BKT 22.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun