Doneztebeko Erreka elkarteak abenduaren 20an eginen du Mendiaren Eguna

Utzitako argazkiak 2008ko abe. 5a, 12:52
Doneztebeko jarraitzaileek Portland San Antonio taldean ari diren Niko Mindegia eta Ibai Meokirekin argazkia atera zuten Iruñean, Almeriaren kontrako partidaren ondotik. Ez da nolanahiko marka, Donezt

Mikel Zabalza mendizalea ekarriko dute

Doneztebeko Erreka elkarteak, azkeneko urteetako ohiturari eutsi eta Mendiaren Eguna antolatu du abenduaren 20rako. Goizean mendi ateraldia eginen dute Leurtzako zirkora eta goizeko 7:30ean paratu dute hitzordua autobus geltokian. Menditik bueltan, 13:00etan poteoa izanen eta 14:30ean herri bazkaria Kasino elkartean. Aipatzekoa da bazkarirako izen ematea abenduaren 7a baino lehen egin beharko dela Titi Ostatuan.

Mikel Zabalza

Urtero bezala, goi mailako mendizale bat ekarriko dute Errekaren Mendiaren Egunera. Aurtengoan, bide zail eta zoragarrietan murgildua daramazkin Mikel Zabalza ekarri dute eta Karakorum, Izenik Gabeko Dorrera, K2 eta G4ra egindako igoerak azaltzen duen ikusentzunekoa eskainiko du. Beraz, mendi hauetan grabatutako irudiak eta hango esperientziak kontatuko ditu. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da emanaldia eta gero galderak egiteko eta kontu kontari aritzeko modua izanen da.

Saskiaren zozketa eta Urtezahar eguneko ekitaldiak

Aipatzekoa da egun berean, Errekak bere saskia zozketatuko duela eta Saioara mendi irteera ere antolatu dutela. Urtezahar egunean, goizean Mendaurrera mendi ateraldia antolatu dute eta arratsaldean, Doneztebeko III. San Silvestre Herri lasterketa eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun