Lesakako Batzokiko paleta goma txapelketa final laurdenetan sartu da

TTIPI TTAPA 2008ko abe. 5a, 11:40

Eskualdeko kirol talde aunitzek ez dute jardunaldirik izanen aste hondarrean

Lesakako Batzoki elkarteak antolatutako paleta goma txapelketa final laurdenetan sartua da. Hasierako ligaxkan lortutako sailkapenaren arabera, lehen eta bigarren mailan banatu dira pilotariak eta ortzegunean, abenduaren 4an, lehen mailako final laurdenetako lehen partida jokatu zuten Bereau eta Dagerrek, Peluaga eta Huegunen kontra. Ez dugu emaitzaren berrrik. Bertze partidak asteburuan jokatuko dira, larunbat arratsaldeko 17:00etatik aitzinera eta igande goizeko 10:00etatik aitzinera.
Larunbatean, bigarren mailan, Mitxelena eta Sanjurjo, Etxenike eta Iñarrearen kontra ariko dira. Ondotik, Unanua eta Txoperena, Oskariz eta Berhoren kontra eta Altzugarai eta Txoperena, Galdos eta Telletxearen kontra. Lehen mailan, azkenik, Antxordoki eta Teiletxea, Otegi eta Eizmendiren kontra ariko dira.
Igandean, abenduaren 7an, goizeko 10:00etatik aitzinera jokatuko dira falta diren partidak: Lehen mailan, Hita eta Roteta, Larralde eta Lakostaren kontra ariko dira; bigarren mailan, Oiartzabal eta Santamaria, Bertol eta Agostiren kontra eta lehen mailan, Rodriguez eta Almandoz, Etxeberria eta Ormaetxearen kontra.
Pilota alde batera utzita, talde kiroletan eskualdeko talde aunitzek ez dute jardunaldirik izanen asteburu honetan. Halere, zenbait partida iragarriak daude:

FUTBOLA

Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailan
Allerru - Gure Txokoa, larunbat eguerdiko 12etan Lezoko Plazeta zelaian.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan jautsiera fasea eta kopa
Beti Gazte – Tolosa, larunbat arratsaldeko 18:00etan Mastegin.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Gure Txokoa – Oiartzun B, igande arratsaldeko 15:30ean Matzadan.
Beti Ona - Beti Gazte, larunbat eguerdiko 12etan Errenteriako Beraun zelaian.

Gipuzkoako Emakumeen Ligan
Beti Gazte – Hondarribia, larunbat arratsaldeko 16:00etam Mastegin.

Adiskidantzakoa
Beti Gazte – Doneztebe, ortziral arratseko 20:30ean Mastegin.

ESKUBALOIA

Emakumeen Lehen Maila Nazionalean
Valencia Villegas - Lindutx-Baztan BKT, Valentzian larunbat arratsaldeko 18:00etan.

SASKIBALOIA

Nafarroako Gizonezko Seniorren 2. Mailan
Lekaroz – Peña Azagresa, larunbat arratsaldeko 16:30ean Elizondoko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun