TDTko probak direla eta telebistarik ez da ikusiko Etxalarren ortziral goizean

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 4a

Etxalarko udalak ur deposito ondoan duen telebista antenan, froga batzuk egin behar dituzte, Lurreko Telebista Digitalda, TDTa alegia, jartzeko. Horregatik, ortziral honetan, abenduaren 5ean, goizean ez da telebistarik ikusiko Etxalarren. Orain jarriko den antena, alokatu eginen du Etxalarko udalak eta TDTaren mugak ikusteko balioko du. Antena jartzeko neurketa batzuk egin behar dituzte eta horregatik bihar goizean ez da seinalerik izango.

2010. urteko apirilean itzalaldi analogikoa

Etxalarko udaletik aipatu dutenez, hilabete batzuetan seinale analogikoa eta TDTa, biak batera izanen dira, 2010eko apirila arte hain zuzen ere. Tarte honetan, gure telebistak egokitu beharko dira TDTra. Etxalarko udalak jarri behar duen ekipoa, urte bukaeran martxan izatea espero du, eta gogorarazi nahi dute martxan izanen dela Nafarroako Gobernuak berea paratu arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun