2008/12/1 - ASTELEHENA Aste hasieran eguraldia nahiko nahastuta egongo da. Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da eta zaparrada arinak botako ditu, zenbait lekutan ertainak, kostaldean bereziki. Hegoaldean eguzkia nagusituko da. Elur-kota 600- 700 m. inguruan kokatuko da. Mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura egonkor mantenduko da, giro hotza mantenduz.
2008/12/2 - ASTEARTEA
Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparrada ertainak botako ditu, sarriagoak kantauri isurialdean. Goizaldean, elur-kota 500-600 m-tan kokatuko den arren, gora egin eta eguneko azken orduetan 1000 m. inguruan kokatuko da. Iparraldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Giro hotza izango da eta maximoak barnealdean nekez iritsiko dira 5 ºC-ra eta 9 ºC-ra kostaldean.
2008/12/3 - ASTEAZKENA
Asteazkena euritsu eta haizetsua izango da. Zerua erabat estalita egongo da eta euri arina egingo du, baina ia etengabe. Hala ere kantauri isurialdean pilatuko da gehien. Elur-kota 1100 m-tik 1500 m-ra igoko da. Ipar-mendebaldeko haizea indartsu ibiliko da, haizeguneetan bereziki. Tenperatura bizpahiru gradu igoko da.
Errepideen egoera
Nafarroako errepideen egoera jakiteko.
http://www.cfnavarra.es/obraspublicas/red/red.asp
Datu iturria:www.euskalmet.net