Etxalarko Kultur Etxeak bertze informatika tailer bat eskainiko du abenduaren 10etik 12ra. Oraingoan, argazkilaritza digitalari buruzko tailerra izanen da eta bertan argazkiak deskargatzen, argazkiekin lan egiten edo Picasa aplikazioa erabiltzen ikasiko dute parte hartzaileek, bertze gauzen artean. Hiru egun horietan, abenduaren 10etik 12ra, asteazkenetik ortziralera, 6 orduko ikastaroa eginen da, bi ordu egunean. Zehazki, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara izanen da tailerra.
Lau leku
Tailerrean izen emateko 7 euro ordaindu beharko da, eta lau leku bertzerik ez daudenez, lehenbailehen izen ematea aholkatu dute Etxalarko Kultur Etxetik.
“Go! azen” filmea abenduaren 5ean
Bertze aldetik, tailer hau eskaini baino lehenago, heldu den ortziralean, abenduaren 5ean, Go!azen euskarazko filme musikalaren emanaldia eskainiko da Etxalarko Kultur Etxean, Sarrera librea izateaz gain, emanaldiaren ondotik zozketa ttiki bat ere eginen da.