Traktoreen azterketa teknikoa egiteko tailerra eskualdean ibiliko da hurrengo hilabetetan

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 2a

Beran hasiko du ibilbidea ortziralean eta ziklomotoreak ere aztertuko dira

Iaz bezala, aurten ere nekazaritzako ibilgailuen eta ziklomotorren azterketa teknikoak egiteko aukera izanen da herriz herri. Ortziral honetan, azaroaren 28an, hasiko dira azterketak pasatzen Beran; abenduaren 1ean Lesakan izanen dira, abenduaren 2an Etxalarren, abenduaren 9an Igantzin, 10ean Arantzan, 11n Sunbillan, 12an Donamarian, 15ean eta 16an Urdazubin eta 17an Amaiurren.

Urtarrilean Baztanen

Eguberrietako atsedenaldia pasatu ondotik eta 2009 urte berrian sartutik, Baztan aldean ibiliko da azterketa teknikoaren tailer mugikorra: urtarrilaren 7an Erratzun izanen da, 8an Azpilkuetan, 9an eta 12an Arizkunen, 13an Elizondon, 14an Beartzunen, 15ean Lekarozen, 16an eta 19an Iruritan, 20an Zugarramurdin, 21ean Gartzainen, 22an Arraiozen, 23an Zigan, 26an Berroetan, 27an Almandozen, 28n Narbarten, 29an Orabidean eta 30ean Oronoz-Mugairin.

Otsailean Malerrekan

Otsailean Malerrekarako bidea eginen du: otsailaren 2an Beintza-Labaienen izanen da, otsailaren 3an Urrotzen, 4ean Oitzen, 5ean Saldiasen, 6an eta 9an Iturenen, 10ean Ezkurran, 16an Eratsunen eta otsailaren 17 eta 18an Zubietan bukatuko du eskualdean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun