Argiztapenaren sekretua

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

TTIPI TTAPA

Gela bakoitzaren argiztapena aukeratzerakoan, gela horren erabilera hartu behar da kontuan. Ez baita gauza bera logela bat, ikasteko gela bat edo sukalde bat argiztatzea. Gela haundietan, egongela edo jangelen kasuan konparaziora, argi zuria izatea gomendatzen da, neutroa. Lanpara haundiek gela orokorrean argiztatuko dute gela, baina horrez gain, batez ere interes puntuak argiztatzeko lanpara fokalizatuak egotea ez dago gaizki. Argiztapen horrek giro argitsu eta atsegina sortuko du, lagunartean egoteko aproposa.

Nahi adina argi ailegatzen ez den txokoetarako, lanpara ttiki edo difusoreak erabiliko ditugu. Argi osagarri honekin jokatuz gela berean giro desberdinak sortzeko aukera izanen dugu. Adibidez, irakurtzeko dugun txokoan argi indartsu eta zentratua; edo lasai egoteko bertze txokoren batean argi ahula eta erregula daitekeena. Lanparak sabaian paratu gabe, paretak ere argiztatzen ahal dira. Pareta argitsuek gela haundiagoaren sentsazioa ematen dute, eta etxea ttikia baldin bada, behintzat aterabide aproposa da. Logeletan, berriz, pareten kolorearekin eta argiarekin joka daiteke. Lanpara koloretsuekin giro intimo eta sofistikatua eman diezaiokegu logelari. Haur ttiki batentzat, berriz, argi halogenoa paratzea aholkatzen dute adituek, kontrasterik ez sortzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun