Etxearen pertzeptzioa desberdina izanen da aukeratzen dugun solairuaren arabera. Zola aukeratzerakoan kontuan hartu beharreko ezaugarriak aipatzen hasita, bi nabarmen daitezke: luze irautea eta erosoa izatea. Gaur egun zeramikazko baldosak ez dira hagitz ikusiak, eta merkatuan dagoen eskaintza zabalari erreparatzea baino ez dago etxerako egokiena zein den aukeratzeko.
Koloreak aukeratzerakoan
Paretak eta gela bere osotasunean nolakoak diren kontuan hartzea aholkatzen da. Zola argitsuek gelari argitasuna emanen diote beti, eta zola ilunak, berriz, egunerokoan gehiago kaltetzen diren tokietarako egokiagoak dira; sukalderako, bertzeak bertze.
Koloreaz gain, aunitz erabiliko dugun gela bateko zolan iraunkortasuna ere aintzat hartu behar da, hau da, eguneroko desgasteari aitzin egiteko gai izanen dena hautatu behar da.
Komunetako zeramika
Komunetarako pizarra-baldosak deiturikoak edo zeramikarekin eginak egokiak dira, hezetasunak egin dezakeen erasoaren aitzinean egonkorrak direlako. Urteen joanean itxura mantendu egiten dute gainera. Etxebizitzaren ezaugarriak aztertu eta norbere gustuak kontuan hartzea da, azken batean, zola egokia hautatzeko sekretua.
PARKET FLOTATZAILERAREN EROSOTASUNA
Egurrezko piezak dira, tailer espezializatuetan itsatsiak eta bernizatuak. Egurrezko zola hauek ez dira lurrean ez itsasten ezta iltzatzen ere.
Edozein gainazaleraren gainean erabil daiteke, baita lehenagoko zola baten gainean ere. Garbitzeko, ura eta ozpina nahastea gomendatzen dute profesional batzuek; beste batzuek, berriz, ura aski dela diote. Edozein modutan, mantentze egoki baterako hobe da ur gehiegi ez botatzea.