Igor Lasaga eta Jabier Galarregik irabazi dute Nafarroako Bigarren Mailako Arpana Txapelketa

TTIPI TTAPA 2008ko aza. 24a, 12:22
Igor Lasaga eta Jabier Galarregi txapela jantzi ondoren Doneztebeko Miguel San Miguel alkatearekin eta Eduardo Oiartzabal zinegotziarekin. TTIPI TTAPA

Beratarra eta etxalartarra erraz nagusitu ziren

Doneztebeko ferien barne, Nafarroako bigarren Mailako Arpana Txapelketa ere jokatu zen, eta hiru bikote lehiatu ziren. Bikote bakoitzak 45 ontzako enborrari 10 korte etzanda eta 4 zutik eman zizkion.

Joan den urtean txapel hau Igantzira joan zen, Txoperena eta Porturen buruetara eta aurten ere Bortzirietako bidea hartu du.Izan ere, Igor Lasaga beratarra eta Jabier Galarregi etxalartarra aisa nagusitu ziren eta 06:21 behar izan zituzten beraien lana akautzeko. Bigarren, Beunzako Mikel Eugi eta Auzako Ander Iribarren izan ziren, 08:06ko denborarekin eta hirugarren, Oronoz Mugairiko Euken Mindegia eta Jexux Zelaieta. 09:42ko lana egin zuten baztandarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun