Ekhi Erremundeguy seigarren tokian sailkatu da Iparraldeko lehen Bertsulari Xapelketan

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

Ekhik etorkizun oparoa duela erakutsi du historian Ipar Euskal Herrian jokatu den lehen zoingehiagokan. TTIPI TTAPA

Martxoaren 30ean Senperetik pasako da Korrika

Errebelazioa. Hitz hau baliatu dute zonbait berriketarik Ekhi Erremundeguy bertsulari gazteaz mintzatzeko. Ekhi Baionan sortu eta bizi da baina bere aitaren familia Senperekoa da. Hazilaren 15ean Donibane Lohizuneko Jai-Alain jokatu zen Ipar Euskal Herriko lehen Bertsulari Xapelketan seigarren tokian sailkatu zen. Umoretsu eta aisetasun piska batekin agertu zen taula gainean. Dena den, kartzelatik ateratzean urduritasun doi bat ere sentitu zuen taula gainerat itzultzean bi mila bertsuzaleen aitzinean. Etxekoak izigarri kontent dira semeak maila ederra erakutsi baitu.

Ekhik 19 urte bete ditu berriki eta ikasketak ikastolan egin ondoan, orain Zientzia Politikoak ikasten ditu Bilbon. Duela hamar urte hasi zen bertsutan Patxi Iriart, Gilen Hiribarren eta Mizel Mateorekin batean. Finalean ongi aritu zen bainan pundu batzuk galdu zituen eta horregatik ezin izan du sailkatu Euskal Herriko finalean parte hartzeko. Dena den, etorkizun oparoa duela frogatu du. Primadera ez du oraino hogoi aldiz ikusi eta halere jadanik ederki ari da bertsutan. 568 pundurekin Amets Arzallus nagusitu da eta Sustrai Colina izan da txapeldunordea 544,5 punturekin. Miren Artetxe izan da hirugarrena (538), Maddalen Arzallus laugarrena (525,5), Odei Barroso bostgarrena (507,5), Ekhi Erremundegi seigarrena (503,5), Karlos Aizpurua zazpigarrena (490) eta Xumai Murua zortzigarrena (466). Duela guti arte, bertsularitza galtzekotan zen baina zaleei esker ohitura hau berpiztu da, gazteak berriz jostatzen dira euskararekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun