Gazte eguna

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

Gaztetxeak auzo herrietako hainbat elkarterekin batera gazte eguna antolatu du heldu den larunbaterako. Goizean txistulariak, txalapartariak eta bertsolariak ariko dira plazan. Eguerdian elkarrekin bazkalduko dute, eta arratsaldean hainbat joko eginen dira, euskal jokoak, bertzeak bertze. Arratserako afaria antolatu dute, eta ondotik kontzertuak eskualdeko talde batzuekin, Gaztetxe Band, Garraxi eta Aizkor erauntsia tarteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun