Usaian bezala, Telethonaren aldeko diru bilketa eginen da abenduko lehen larunbatean. Turismo bulegoak Larrunera trenean upatzea eskainiko du usaian baino merkeago. 10 euro baizik ez dira ordaindu beharko, eta sos guztia ezintasuna duten jendearentzat eta eritasunen ikertzeko joanen da. Trena 14:30ean aterako da San Inazioko geltokitik, eta leku berera itzuliko 17:00ak aldean. Eskaintza denei irekia da, Telethona lagundu nahi dutenei, baita prezio merkeago bat baliatu nahi dutenei ere.
Ondotik txokolet esnea eta pastizak salduko ditu Lurberrin Sarako Urtxintxak eskubaloi taldeak. Horko etekinen erdia ere ikerketarako erabiliko da.
Bezperan hiru eskoletako haurrek ere haien laguntza emanen dute eta Xiba euskal jokoak eginen plazan. Sosa biltzeko herritarrei haien babestea edo sponsorizatzea galdetuko dute. 13:30ean hasiko dira eta 16:00ak irian finituko. Hortan ere lagundu nahi duten guztiak ongi etorriak izanen dira.