Lau ordu terdiz itxia egonen da astelehenean N-121A errepidea

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

Aste osoan ere hainbat mozketa izanen dira

Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, azaroaren 24tik 28rako aste honetan ere, zenbait egunez mozten ari dira N-121A errepidea, zabaltze eta egokitze lanen barrenean leherketak egin behar direlako.

Astelehenean 12:30etik 17:00etara

Nafarroako aldean, Endarlatsa-Bera tartean, 68 kilometro inguruan eginen diren leherketen ondorioz, erabat moztuko da errepidea astelehenean, azaroaren 24an, lau ordu terdiz, 12:30etik 17:00etara. Asteazkenean, azaroaren 26an, 67. kilometro inguruan eginen da mozketa hiru ordu terdiz, 12:00etatik 15:30era.
Gipuzkoako aldean, Irun-Endarlatsa tartean, 72. kilometro inguruan erabat moztuko da errepidea azaroaren 27an, ortzegun eguerdian, 12:30etik 14:30era.

Etxalar-Bera zatian eta Berrizaunen txandakako bidea

Etxalar-Bera zatian, 62 kilometro inguruan txandakako bidea emanen da 24 ordutan, egunez seinalisten bidez eta gauez semaforoen bidez. Berrizaun inguruan ere, txandakako pasabidea emanen da seinalista eta semaforoen bitartez.

Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun