Aio San Martinei

TTIPI TTAPA 2008ko aza. 24a, 10:30

Argazkia: Ainara eta Ekiñe MINDEGIA TTIPI TTAPA

Zaila da hitzez bakarrik bestak deskribatzea baina argazkietan ikusi duzuenez, denetarik izan zen aurtengo San Martinetan. Ortziral eguerdian herri bazkariarekin hasi eta astearte arratsaldean postre lehiaketarekin akitu arte, hainbat ikusgarri izan ziren Aurtitzen. Rock kontzertuak, trikitixa jaialdia, dantzak, aizkora apustua, haurrentzako jokuak eta bazkaria, pilota partidak... Zer erran? Ba… pena haundiarekin agurtu ditugula aurten ere, baina tira, datorren urterako guttiago gelditzen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun