Asteburu Kulturala antolatu du Ibintza Kultur Taldeak abenduaren 5etik 7ra

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

TTIPI TTAPA

Kantu afarirako txartelak abenduaren 4 baino lehen hartu beharko dira ohiko lekuetan

Azken urteetan bezala, ongi hornitua dator Ibintza Kultur Taldeak antolatutako Asteburu Kulturala. Abenduaren 5, 6 eta 7an ospatuko dira, eta hona hemen, egunez eguneko xehetasunak:

ORTZIRALA, abenduak 5

- 20:30ean trikitilarien ibilaldia karrikaz karrika.
- Ondotik Herriko Etxeko Ganbaran Andres Iñigoren hitzaldia: Nor zen Iturengo arotza?
Eta eguna ongi akitzeko talo jatea.

LARUNBATA, abenduak 6

- 11:00etan haurrendako tailerrak eta gaztetxoendako herri kirolak.
- 13:30ean haurrendako bazkaria Herriko Etxeko Ganbaran.
- 16:00etan mus txapelketa helduentzat (16 urtetik gora).
- 16:30ean Gorringo Antzerki Taldearen eskutik Herriko Etxeko ganbaran, 1.028 kontu izeneko ipuina haurrentzako.
- 21:30ean kantu afaria Herriko Ostatuan.
- Ondotik dantzaldia Joxe Angel akordeolariarekin.
(Txartelak abenduaren 4a arte salgai, betiko tokietan).

IGANDEA, abenduak 7

- 18:00etan Herriko Etxeko Ganbaran Ange Duhalderen kontzertua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun