Islamaren kontrako pintadak egin dituzte bi aldiz segidan Donezteben

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

Telletxea Altzariak-en denda zaharrean paratua zegoen erakusketa, baina egun batetik bertzera bertzelako itxura hartu zuen. TTIPI TTAPA

Gertatutakoaren kontrako salaketa aukeztu dute

Kultura islamiarrari buruzko informazioa eman eta kultura horren aurka dauden aurreiritzien aurka borrokatzea zen Donezteben zabaldutako erakusketaren helburua, baina badirudi helburu hori betetzeko aunitz dagoela oraindik egiteko.

Bidelagun Elkarteak antolatua, azaroaren 3an islamari buruzko erakusketa zabaldu zuten Donezteben Islama, guztion ondarea izenarekin. Baina handik denbora guttira kultura horren kontrako pintadak egin dituzte ezezagunek,«mahoma zerria», «Nafarroa katolikoa» eta «moroak kanpora» bezalakoak idatziz. Erakusketa zegoen tokiaren kanpokaldea pintadekin azaldu zen azaroaren 10eko goizean, eta pintadak garbitu eta ezabatu arren, pintada gehiago egin zituzten azaroaren 11tik 12rako arratsean ere. Aldi horretan, gainera, erakusketa zegoen tokiko ateari silikona paratu zioten. Malerrekako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gogor kritikatu du gertaera, eta salaketa paratu dutela adierazi diote Ttipi-Ttapari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun