Aurreko ttipi-ttaparen alean erran bezala, ETB1eko kamerak Sunbillan izan ziren Udazken Loreak telesaiorako irudiak grabatzen. Igande arratsetan emititzen da saio hau, 21:30ak aldera. Beraz, adi egon beharko dugu herritar batzuk saio horretan ikusteko aukera izanen baitugu.