Eguberrietako prestaketak martxan

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

TTIPI TTAPA

Eguraldia dagoeneko seinaleak ematen ari bazaigu ere, Eguberriak gainean ditugula ohartzea kosta egiten zaigu, baina poliki-poliki horien prestaketetan ere hasi behar da.

Abenduaren 24an, urtero bezala, Olentzerorekin herriko itzulia eginen da, baina aste pare bat lehenago kantuen entseguak eginen dira. Berri hauek idazterakoan, entsegu horiek noiz izanen diren ez denez ezagutzera eman, eskolako haurrei ohartxoak bidaliko dizkie Guraso Elkarteak eta herrian barna ere kartelak jarriko dira entseguetara joan nahi duen guztiak jakin dezan noiz diren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun