Gazte bazkaria datorren abenduaren 20an eginen da

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

TTIPI TTAPA

Izena emateko azken eguna abenduaren 14a izanen da

Bertze urte batez, Eguberriak baino asteburu bat lehenago, hau da, abenduaren 20an, gazte bazkaria eginen da Ulibeltzak Elkartean. 11 urte dira bazkari hau egiten hasi zela. Alfredo Arretxea sukaldariak bere kuadrilla eta bertze kuadrilla pare batekin antolatu zuen lehen urteetan, baina urtetik urtera gazte gehiago gehitzen joan da eta azken urteetan 80 gazte inguru biltzen dira egun horretan.

Alfredok berak laguntzaile batzurekin batera prestatzen du bazkaria. Mahai inguruan kantu zaharrak eta abesti ezagunak kantatzen dira. Lagungarri izateko, plater bakoitzaren ondoan liburuxka bat izaten da kantuen letrekin. Ondotik musika.

Bazkari honetan izena emateko kuadrilla bakoitzeko arduradunari erran beharko zaio eta aldi berean bazkarira joateko 24 euroak abenduaren 14a baino lehen ordaindu behar dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun