Azaroaren 23an hasi zuten Larraburuko jubilatuek urteroko mus eta partxis txapelketa. Abenduaren hondarrera arte, elkarren kontra lehian ariko dira 11 bikote musean, eta bertze 8 bikote partxisean. Heldu den abenduaren 28an eginen dute azken bazkaria eta sari-banaketa.