Zahar-etxea hitza aditzen dugunean hainbat gauza etortzen zaizkigu burura, hainbat ideia, irudi eta sarritan topikoak ere ez dira falta gure buruan leku hauetaz solas egiten dugunean. Burura etortzen zaigun irudia aiton-amon batzuk bakarrik eta asperturik beraien gauzetan pentsatzen inork kasurik egiten ez dion bitartean izaten da.
Ideia hori zoritxarrez oso zabalduta dago eta horregatik daukagu hainbertze erreparo gure senidereen bat bertan uztea suertatzen bada. Baina nola utziko dugu han bakarrik? Ongi egonen ote da? Ongi zaindurik? Behar duen guztia izanen du?
Zoritxarrez ez dugu aintzat hartzen bertako langileek egiten duten lana, lan gogorra, aunitzetan gaizki ordaindua, baina esker onekoa. Bertako langileek lana gogotik egiten dute agureei behar duten guztia eskaini eta zerbitzurik onena emateko. Gure senideak ezin hobeto zainduak daude zentru hauetan, bertara dedikatzen diren espezialistak izaki, momentu oro badakite zer egin eta nola zaindu pertsona hauek.
Betirako kendu behako genituzke gure burutik zentru hauei buruz ditugun aurriritziak, leku egokiak baitira gure senideak uzteko. Ez dugu benetan baloratzen profesional hauen lana eta pertsona hauek agureengatik egiten duten guztia. Pertsona hauek beraien senideak balira bezala zaintzen dituzte agureak beharrezkoa duten maitasuna eta zaintza profesionala eskainiz.
Ezin ahantzi bukatzeko zaintza medikuaz haratago eskaintzen duten kalitatezko zerbitzua, aisialdi programa, aktibitate eta bertze hainbat gauza jartzen dituztelarik zaharren eskuetan hauen estantzia ahalik eta goxoena izan dadin. Oro har erran daiteke pertsona hauek lekurik egokienetan daudela, eta jaso behar duten zainketarik hoberena jasotzen dutela. Beraz, beharrezkoa da behingoagatik gure gizartean zentru hauek baloratzea eta batipat bertako langileak baloratzea.
Koldo Saenz - LAB sindikatua