“Cristo Rey, Moruk kanpora, Burkak feministentzat, Navarra Cristiano”

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

Ez dakit jakingo duzuen ala ez, baina Donezteben gertatutako berri baten salaketa idatzi beharra sentitzen nuen.
Azaroaren 9tik 10era eta 10etik 11era Donezteben pintada batzuk azaldu ziren, margoketa horietan esaldi hauek agertzen ziren: «Cristo Rey, Moruk kanpora Burkak feministentzat, Navarra Catolica eta abar...». Bidelagun elkarteak islamari buruzko erakusketa bat ipini zuen herrian. Margoketa hauek erakusketaren kanpo aldean agertu ziren. Zergatik? Nola egon liteke XXI.mendean horrelako pentsamenduak dituen jendea? Argi dago egunetik egunera horrelako kasu gehiago agertzen direla eta normaltasunez hitz egiten da. Noiz arte jasan behar dugu sistema patriarkal eta xenofobo hau? Nire ustez gaztetatik heziketan dago gakoa: etxean, ikastolan nahiz institutuan.
Ni Doneztebeko gazte bat naiz eta sekula ez dut horrelako jarrera faxista eta matxista bat ikusi nere inguruan baina denak badakigu horrelako analfabeto asko dagoela herri guztietan eta kasu honetan Donezteben egin du bere hazaña pertsonala. Bejondeizula miserablea ez nuke nahi zure inguruan bizi, ez eta zure laguna izan ere.
Politikari buruz ere agerian dago ez duela ideia askorik eta fasxisten monotonian jaioa dela, denak badakigu Donezteben españolito asko dagoela.
Asko sufritu dugu eta sufritzen hari gara Euskal Herrian, nahikoa da gure herria erasotzeaz. Lau katu zarete eta irabaziko dugu.
Integrazioaren alde, parekotasunaren alde eta gure herriaren alde borrokatuko dugu!

Doneztebeko -gazte bat

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun