Eskualdeko kirol taldeek hainbat partida jokatuko dituzte azaroaren 22 eta 23ko asteburuan

TTIPI TTAPA 2008ko aza. 21a, 13:45

Bortzirietako eskuz binakako txapelketaren finalak Lesakan jokatuko dira eta ez Etxalarren

Asteburuero bezala, eskualdeko kirol taldeek hainbat partida izanen dituzte azaroaren 22 eta 23ko jardunaldian. Baina taldeko kirolekin hasi baino lehen, aipatzekoa da Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak larunbatean, azaroaren 22an, goizeko 9:30etik aitzinera Lesakan. Hasiera batean aipatu genuenez, Etxalarren egitekoak ziren, baina eguraldi kaxkarra iragarri dutenez, babestuagoa dagoen Lesakako frontoian egitea erabaki dute.
Talde kirolei dagokienez, hauek izanen dira aste hondarrerako seinalamenduak:

FUTBOLA

Nafarroako Preferente Mailan
Cantolagua – Baztan, igande arratsaldeko 15:30ean Zangotzan.
Aurrera – Gazte Berriak, igande arratsaldeko 15:30ean Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Etxarri Aranaz – Doneztebe, larunbat arratsaldeko 15:30ean Etxarri Aranatzen.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Mariño - Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 17:30ean Irungo Bentako Ugalde zelaian.

Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailan
Gure Txokoa – Landetxa, larunbat arratsaldeko 15:30ean Matzadan.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
Beti Gazte – Vasconia, igande arratsaldeko 16:30ean Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Hondarribia - Gure Txokoa, igande goizeko 11etan Ondartzan.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Baztan – Iruña, larunbat arratsaldeko 19:15ean Mastegin.
Aoiz – Aurrera, igande arratsaldeko 15:30ean Agoitzen.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Beti Ona - Gure Txokoa, larunbat goizeko 11:30ean Errenteriako Beraun zelaian.
Behobia - Beti Gazte, larunbat eguerdiko 12:45ean Irungo Bentako Ugalde zelaian.

Nafarroako kadete ligan
Doneztebe – Baztan, larunbat goizeko 10:30ean Taxoaren.

Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Gure Txokoa – Beti Ona, larunbat goizeko 11:30en Matzadan.

Nafarroako Infantilen lehen mailan
Beti Gazte – Gares, larunbat arratsaldeko 18:00etan Mastegin.
San Jorge – Baztan, larunbat goizeko 10:00etan San Jorgen.

Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe – Urtxintxa San Fermin Ikastola, larunbat arratsaldeko 16:00etan Taxoaren.

Nafarroako Alebinak
San Cristobal – Doneztebe, larunbat arratsaldeko 16:30ean Berriozarren.

Gipuzkoako Emakumeen Ligan
Beti Gazte – Intxaurdi, larunbat arratsaldeko 16:00etan Mastegin.

Nafarroako neska kadeteak futbol-7
San Cristobal - Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 13:15ean Berriozarren.
Doneztebe atsedena.

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako 2. Mailan
Errexil Taberna - Gure Txokoa, larunbat arratsaldeko 15:30ean Azkoitiako Zubiaurre kiroldegian.

Gipuzkoako 3. Mailan
Umore Ona – Oiartzun, larunbat arratsaldeko 7etan Goizuetako eskolako frontoian.

ESKUBALOIA

Emakumeen Bigarren Maila Nazionalean
Lindutx-Baztan BKT – Lagunak, larunbatean 19:00etan Elizondon.

Gizonezkoak Senior 2. Maila Nazionalean
Beti Onak – Erreka, larunbat arratsaldeko 18:00etan Atarrabiako Indurain anaiak kiroldegian.

Jubenil mutikoak
Erreka – Lagunak, igande eguerdiko 12:15ean Donezteben.

Jubenil neskak
Erreka - Oberena, ignde goizeko 10etan Donezteben.

Kadete neskak
Loyola B – Erreka, larunbat eguerdiko 12etan Iruñeko Oberena kiroldegian.
Lindutx-Baztan BKT A - Lindutx-Baztan BKT B, larunbatean Elizondon.

Infantil neskak
Lekaroz B – Erreka, larunbat eguerdiko 12etan Elizondoko kiroldegian.
Lekaroz A – Atarrabia, larunbat goizeko 11etan Elizondoko kiroldegian.

Alebin neskak
Baztango KT – BM Aldezar, larunbat goizeko 10etan Elizondoko kiroldegian.

SASKIBALOIA

Nafarroako Gizonezko Seniorren 2. Mailan
Toki-Ona Bortziriak – Echavacoiz B, larunbat arratsaldeko 19:00etan Toki-Onan.
Lekaroz – Repuestos Gali. Elizondoko kiroldegian larunbat arratsaldeko 16:30ean.

Kadete mutilak
Lekaroz – Ega Pan, larunbat eguerdiko 12:10ean, Iruñeko Arrosadia kiroldegian.

Aurreinfantil neskak
Toki-Ona Bortziriak – Paz Ziganda Ikastola, larunbat goizeko 10:15ean Toki-Onan.

Minibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak – Iguanas Ardoi, larunbat goizeko 11:45ean Toki-Onan.

Preminibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak – San Cernin C, larunbat goizeko 10:15ean Toki-Onan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun