Komertzioen lehiakortasunerako laguntzei buruz jardunaldiak eginen ditu Cedernak

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 19a

Azaroaren 20an Leitzan eta 27an Elizondon izanen dira

Cederna-Garalur Elkarteak 2008 eta 2011ra begira merkataritzako kalitatea eta lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzei buruzko jardunaldiak antolatu ditu Baztanen eta Leitzan, Nafarroako Gobernuaren eta Udalen laguntzarekin.

Nafarroako Gobernuko laguntzen berri

Nafarroako Gobernuak lehiakortasuna eta kalitatea hobetzeko laguntza berriak onartu ditu, eta subentzio horiei buruzko jardunaldi informatiboak izanen dira. Horregatik, dirulaguntza lerro ezberdinak ezagutzeko, nori zuzenduak dauden, zein proiektu laguntzen diren, nola eskatzen ahal diren eta zenbateko dirulaguntza lortzen ahal den jakiteko, komenigarria da jardunaldi hauetan parte hartzea.

Leitzan eta Elizondon

Ortzegun honetan, azaroaren 20an, Leitzako Herriko Etxean izanen da jardunaldia, arratseko 20:15ean.
Heldu den ostegunean, azaroaren 27an Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, izanen da arratsaldeko 15:00etan. Nafarroako Gobernuko merkataritzako zerbitzuen ataleko burua den Maite Dominguezek emanen du hitzaldia bietan.

Izen ematea Cedernako telefonoan

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko telefono honetara dei daiteke: 948 625122 (Begoña). Edo bertzela, helbide honetara idatzi: bidasoa.admon@cederna.es.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun