Pasa den larunbatean, azaroaren 15ean, Elizondoko Lur aretoan Euskal Kantu Txapelketaren kanporaketa bat ospatu zen. Jende multzoa hurbildu zen bertara eta hori eskualdeko parte hartzaile gutxi zirela, baina kantu zaletasuna gailendu zen denen gainetik. Saioa polita izan zen eta ondotik epai mahaiko kideek finalera pasako direnen izenak jakitera eman zituen.
13 finalistetatik 5 eskualdekoak
13 izanen dira finalean ariko direnak: 1.- Etxarri Larraungo Xanti Begiristain bakarlaria “Euskaldun erdaldun” kantarekin. 2.- Iruñeko taldea “Itziarren semea” kantarekin. 3.- Zaragoza-Arangurengo Maite Mene bakarlaria sormeneko “Binta” kantarekin. 4.- Tafallako Baldorba taldea Gatibu taldearen “Urepel” kantarekin. 5.- Lesaka eta Etxalarko Iragana taldea Etzakit taldearen “Urrun izan arren” kantarekin. 6.- Bortzirietako taldea Alanis Morisseteren Ironic kantuaren “Bizitza hala da” bertsioa. 7.- Elizondoko Zaira Latasa eta Orbaitzetako Leire Hualde herrikoia den “Atarratzeko gazteluko kantua” abestiarekin. 8.- Auritzberriko taldea Ainara Villanuevak egindako “Konta nahi nizuke” kantarekin. 9.- Iruñeko Lina Andueza eta Ana Telletxea “a capella” kantatutako Xiberuko “Bortian Ahuzki” kanta herrikoiarekin. 10.- Lekunberriko Paul Martin eta Maria Balda Katamaloren “Ukatu egin behar nizun” kantarekin. 11.- Altsasuko Iaioak taldea herrikoia den “Eperrak” kantarekin. 12.- Elizondoko Elisa Perotxena Alaitz eta Maiderren “Ispilu aurrean” kantarekin. 13.- Elizondoko Elisa Perotxena eta Ziaurritzeko Iñaki Gerendiain herrikoia den “Eperrak” kantarekin.
Beraz, 13 finalistetatik 5 gure eskualdekoak dira eta hori dagoen kantuarekiko sentsibilizazioaren adierazgarri bat da. Zorte on bat guztioi eta dudarik gabe, kantu zaletasunak irabaziko duela!