Landa etxeen errentagarritasunari buruzko jardunaldia eginen da asteazken goizean Bertizen

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 18a

Mikroenpresen eta langileen lehiakortasunaz ere ariko dira

Bertiz Turismo Partzuergoak, asteazken honetan, azaroak 19, Oieregiko Bertizko Jaurerriko Natur Parkean Landa Turismo arloko mikroenpresak eta langile autonomoen lehiakortasuna eta errentagarritasuna hobetzeko estrategiak jardunaldia antolatu du. Jardunaldia, Nafarroako profesional eta langile autonomoen elkartea – UPTA-k bultzatua eta Nafarroako enplegu zerbitzuak finantzatua da eta doakoa eta irekia da landa turismoarekin lotura profesionala duten pertsona guztientzat. Ezaugarri hauetako jardunaldi bat antolatzearen helburua, irtenbide bideragarriak eskeintzen hastea bertzerik ez da, sektoreko autonomoek krisi garai hauei aurre egin diezaioten, kasu bakoitzari egokitu daitezkeen ekimen zuzenekin, kolektiboaren kalitate eta profesionalizazioaren hobekuntzaruntz aitzinera eginez.

Solasaldi ugari

Asteazken goizeko 9:30ean akreditazioak eta dokumentazioa banatuko dira eta ordu erdi beranduago, jardunaldien inaugurazio ofíziala eginen da. Cristina Arcaya, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegu Behatoki Zerbitzuko zuzendaria, Ainhoa Unzu, Nafarroako UPTA elkarteko presidenta eta Izaskun Goñi, Bertiz Partzuergo turistikoko gerentea izanen dira solasean.
10:20etan “Merkaturatzea, promozioa, marketing-a eta elkartegintza Landa turismoan” solasaldia eskainiko dute Francisco Parrak, AUTURAL Landa Turissmoko Profesionalen Elkarteko presidenteak eta Silvia Manzanerak, Huescako Turismo Berde Elkarteko Erreserba Zentralaren zuzendariak.
11:00etan “Landa turismo kolektiboaren aldarrikapen sozio-profesionalak eta prestakuntza profesionala” izeneko solasaldia emanen du Cesar Garciak, Espainiako UPTAko Sektore Politikako idazkariak.
Kaferako geldialdiaren ondotik, 12:15ean, “Landa turismoa eta kalitatea. Kantabriaren esperientzia” solasaldia eskainiko du Jesús Blancok, Kantabriako Landa Turismo Elkarteko eta Landa Turismoaren Kalitaterako Espainiako Elkarteko presidenteak. Segidan, Accion 21 enpresako Jose Luis Alcazar kontsultoreak “Kalitatea zerbitzuan” solasaldia eskainiko du.

Bertako esperientziaren berri emanen dute Sagrario Goñik eta Joxepi Miurak

Eskuldeko hizlarien txanda izanen da 13:00etan. “Bertako esperientzia: Sektorearen bi ikuspegi” solasaldia eskainiko dute Sagrario Goñik, Hiruak Bat Landa Etxe Elkarteko presidenteak eta Urruska landa etxeko Josepi Miurak.
13:30ean “Aukeren berdintasuna: Giza baliabideen kudeaketa eredu berri bat, generoen ikuspegiarekin” solasaldia emanen du Nieves Alonsok ANCAR elkarteko presidenteak eta segidan, itxiera ekitaldia izanen da Martin Garde, Bertizko Partzuergo Turistikoko presidenteak. Despedida koktela ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun