Kadete mailako nesken futbol derbian Beti Gaztek 3-0 irabazi zion Donezteberi

Aitor AROTZENA 2008ko aza. 17a, 14:46
Beti Gazte eta Doneztebeko neskak, Mastegiko partida hasi baino lehen. TTIPI TTAPA

Eskubaloian bosgarren garaipena segidan lortu du Errekak eta lider da

Nafarroako futbol-7 ligan ari diren Beti Gazte eta Doneztebeko neska kadeteen derbia jokatu zen lehen aldiz larunbat goizean Lesakako Mastegi futbol zelaian. Beti Gazteko neskek urte pare bat daramazkite kategoria honetan, baina doneztebarrek lehen aldiz zelairatu dute nesken taldea. Eta beharbada horixe izan zen Mastegin nabarmendu zena, lesakarrek bi denboralditan gehiago ikasi dutela eta doneztebarrek, gaia izanik, oraindik kirol honetan ikasteko gauzak badituztela, Halere, gaia badutela eta ikasteko gogoa erakutsi zuten eta tarteka estuasunetan paratu zuten etxeko taldea. Azkenean, ordea, 3-0 irabazi zion Beti Gaztek Donezteberi. Justo Agirretxe Beti Gazteko entrenatzaileak Maddi Taberna atepean eta Haizea Irigoien, Itziar Telletxea, Maddi Arriola, Olaia Iantzi, Amaia Zapirain eta Nahia Garcia beratarra zelairatu zituen hasieratik eta gero, Maider Olaziregi beratarra eta Amaia Telletxea ere zelairatu ziren. Hauekin batera, Ainara Martin ere ari da denboraldi honetan. Aritz Arriola Doneztebeko entrenatzaileak berriz, Irati Arrieta sunbildarra atepean eta Doneztebeko Ana Sarratea, Sara Azkarate, Elena Zabala, Laura Erasun, Tamara Descalzo, Nekane Iruretagoiena, Sunbillako Itxaso Arrieta, Zubietako Ainhoa Larrea eta Maider Leizeaga, Elgorriagako Izaro Sukilbide, Narbarteko Itxaso Iriarte, Oronoz-Mugairiko Amaia Elizagoien eta Amaiurko Amaia Istilart jokalariak ditu aurten bere erranetara. Bitxikeri gisara, aipatzekoa da larunbatean epaile lanetan Lander Arriola aritu zela, Justo Agirretxe Beti Gazteko entrenatzailearen iloba eta Aritz Arriola Doneztebeko entrenatzailearen lehengusua. Ez zuen arazorik izan eta kiroltasunez jokatutako partidan ez zuen emaitzan eraginik izan. Hasieran aipatu bezala, Beti Gaztek 3 eta 0 irabazi zion Donezteberi. Bi gol Amaia Telletxeak egin zituen eta hirugarrena Olaia Iantzik.
Eskubaloian, Errekako talde nagusiak bosgarren liga partida jokatu zuen Donezteben igande eguerdian eta bosgarren garaipena lortu zuen, Txantreari 22-20 irabazita.
Errugbian, Baztan Rugby Taldeak galdu egin zuen Santanderren, 17 eta 13 Independiente de Santander taldearen kontra.

FUTBOLA

Nafarroako Preferente Mailan
Baztan 0 – Amigó 3.
Burlades 1 – Aurrera 3 (Arangoa, Jabi eta Troto).

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe 3 (Jon Apeztegia, Iker Irazoki, Asier Hernandorena) – Idoya 1.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte 0 – Oiartzun 1.

Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailan
Dunboa Eguzki B 2 - Gure Txokoa 2 (Iñigo Aldazabal eta beraien atean).

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
Kostkas Miren Bihotza 2 - Beti Gazte 0.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Gure Txokoa 2 (Andoni Riopedrek2 golak) – San Marcial 1.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan
San Cristobal – Baztan, larunbat arratseko 20:00etan Berriozarren.
Aurrera -San Ignacio, larunbat arratsaldeko 15:30ean Arkiskilen.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Gure Txokoa 0 – Mariño 0.
Beti Gazte 5 (Eñaut Iparragirrek 2, Josu Sanjurjo, Mikel Maia eta Dani Quesada)– Oiartzun B 1.

Nafarroako kadete ligan
Doneztebe 0 – Gares 3.

Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Allerru 1 - Gure Txokoa 2 (Kepa Remiro eta Mikel Aldazabal).

Nafarroako Infantilen lehen mailan
San Jorge 8 - Beti Gazte 0.

Nafarroako infantilen bigarren mailan
Izarra 0 – Doneztebe 0.

Nafarroako Alebinak
Doneztebe 11 (Imanol De Ruedak 3, Markos Azkaratek 2, Jon Belarrak 2, Josu Mitxeo, Mikel Retegi, Unai bereau eta Bingen Larrea)– Ardoi 1

Nafarroako neska kadeteak futbol-7
Beti Gazte 3 (Amaia Telletxeak 2 eta Olaia Iantzi) – Doneztebe 0.

ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 2. Mailan
Gure Txokoa 1 (Aritz Perez) – Donibane Pari Berri 0.

ESKUBALOIA

Emakumeen Lehen maila Nazionalean
Castelldefels 34 - Lindutx-Baztan BKT 28.

Gizonezkoak Senior 2. Maila Nazionalean
Erreka 22 – Txantrea 20.

Jubenil mutikoak
BM Ardoi 31 – Erreka 19.

Jubenil neskak
Lagunak 36 – Erreka 20.

Kadete neskak
Erreka 5 – Oberena A 48.

Infantil neskak
Atarrabia 21 – Erreka 4.

SASKIBALOIA

Nafarroako Gizonezko Seniorren 2. Mailan
Larraona 59 - Toki-Ona Bortziriak 96.

Junior Neskak
Miravalles 68 - Toki-Ona Bortziriak 37.

Infantil neskak
Vedruna 17 - Toki-Ona Bortziriak 46.

Aurreinfantil neskak
Larraona 20- Toki-Ona Bortziriak 75.

Preminibasket neskak
Larraona A 24 - Toki-Ona Bortziriak 50.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun