Beti Gazte eta Doneztebeko neska kadeteen arteko futbol derbia jokatuko da larunbatean Mastegin

TTIPI TTAPA 2008ko aza. 14a, 10:55

Eskualdeko kirol taldeek hitzordu garrantzitsuak izanen dituzte aste hondarrean

Eskualdeko kirol taldeek jardunaldi garrantzitsua izanen dute aste hondar honetan. Aipatzekoa da, nesken kadete kategoriako futbol-7ko ligan, lehen aldiz derbia jokatuko dutela Beti Gazte eta Doneztebeko neskek. Doneztebek aurten atera du lehen aldiz talde eta Lesakan izanen da hitzordua larunbat goizeko 11:00etan.
Igande arratsaldean ere, Mastegin partida handia espero da. Beti Gazteko talde nagusiak, sailkapeneko bigarrenak, Oiartzun liderra hartuko du. Bi taldeek ez dakite denboraldi honetan galtzea zer den. 9 partidutik 8 irabazi eta 1 berdindu egin dute oiartzuarrek eta 6 irabazi eta 3 berdindu lesakarrek. Kategoriako oilarren arteko lehia izanen da, beraz.
Areto-futbolean ere, liderra hartuko du Gure Txokoak Toki-Onan ortziral arratsean. Beratarrek oraindik ez dute partidurik galdu.
Eskubaloian ere partida ikusgarria izanen dute Donezteben igande eguedian, jokatutako lau partidak irabazi dituen Errekak, liga irabazteko faboritoa den Txantrea hartuko baitu. Partida ikusgarria espero da eta gainera, partidaren ondotik, argazki ofizialak aterako dituzte Errekako talde guziek.
Hauek izanen dira jardunaldiko partida guziak:

FUTBOLA

Nafarroako Preferente Mailan
Baztan – Amigó, igande arratsaldeko 19:45ean Mastegin.
Burlades – Aurrera, larunbat arratsaldeko 15:30ean Burlatan.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe – Idoya, igande arratsaldeko 16:00etan Huarten.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte – Oiartzun, igande arratsaldeko 16:45ean Mastegin.

Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailan
Dunboa Eguzki B - Gure Txokoa, larunbat arratsaldeko 15:30ean Irungo San Jose Obreron.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
Kostkas Miren Bihotza - Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 17:15ean Matigoxotegin.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Gure Txokoa – San Marcial, larunbat arratsaldeko 15:30ean Matzadan.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan
San Cristobal – Baztan, larunbat arratseko 20:00etan Berriozarren.
Aurrera -San Ignacio, larunbat arratsaldeko 15:30ean Arkiskilen.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Gure Txokoa – Mariño, igande arratsaldeko 15:30ean Matzadan.
Beti Gazte – Oiartzun B, larunbat arratsaldeko 16:00etan Mastegin.

Nafarroako kadete ligan
Doneztebe – Gares, larunbat goizeko 10:30ean Taxoaren.
Urtxintxa San Fermin Ikastola – Baztan, larunbat eguerdiko 12:30ean San Fermin Ikastolan.

Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Allerru - Gure Txokoa, larunbat goizeko 9:15en Lezoko Plazeta zelaian.

Nafarroako Infantilen lehen mailan
San Jorge - Beti Gazte, larunbat eguerdiko 12etan San Jorgen.
Burlades – Baztan, igande eguerdiko 12etan Burlatan.

Nafarroako infantilen bigarren mailan
Izarra – Doneztebe, igande goizeko 11etan Zudairen.

Nafarroako Alebinak
Doneztebe – Ardoi, larunbat goizeko 9:45ean Doneztebeko eskolan.

Gipuzkoako Emakumeen Ligan
Beti Gazte atsedena.

Nafarroako neska kadeteak futbol-7
Beti Gazte – Doneztebe derbia larunbat goizeko 11etan Mastegin.

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako 2. Mailan
Gure Txokoa – Donibane Pari Berri (liderra), ortziral arratseko 20:45ean Toki-Onan.

ESKUBALOIA

Emakumeen Lehen maila Nazionalean
Castelldefels - Lindutx-Baztan BKT, larunbat arratsaldeko 19:00etan Castelldefelsen.

Gizonezkoak Senior 2. Maila Nazionalean
Erreka – Txantrea, igande eguerdiko 12etan Donezteben.

Jubenil mutikoak
BM Ardoi – Erreka, Zizurren larunbat arratsaldeko 19:30ean.

Jubenil neskak
Lagunak – Erreka, igande goizeko 10etan Barañainen.

Kadete neskak
Erreka – Oberena A, larunbat arratsaldeko 16:30ean Donezteben.
Malkaitz - Lindutx-Baztan BKT A, larunbat goizeko 11etan Burlatako Elizagibelan.
Lindutx Baztan BKT B – Loyola B, larunbat goizeko 11etan Elizondon.

Infantil neskak
Atarrabia – Erreka, larunbat goizeko 11:15ean Atarrabian.
Cantolagua - Lekaroz A, larunbat goizeko 11:15ean Zangotzan.
Lekaroz B – Loyola A, larunbat goizeko 10etan Elizondon.

Alebin neskak
Atarrabia - Baztango KT, larunbat eguerdiko 12:15ean Atarrabian.

SASKIBALOIA

Nafarroako Gizonezko Seniorren 2. Mailan
Larraona - Toki-Ona Bortziriak, larunbat arratseko 20:00etan Larraonan.
Peña Azagresa – Lekaroz, larunbat arratsaldeko 17:00etan Azagran.

Junior Neskak
Miravalles - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 11ean Iruñean.

Kadete mutikoak
Burlada B – Lekaroz, larunbat eguerdiko 12:15ean Burlatan.

Infantil neskak
Vedruna - Toki-Ona Bortziriak, larunbat eguerdiko 12:10ean Iruñean.

Aurreinfantil neskak
Larraona - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 11:30ean Larraonan.

Preminibasket neskak
Larraona A - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 11:30ean Larraonan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun