Azaroaren 22an Euskara ofiziala orain! lelopean manifestaldia eginen da Iruñean. Honen inguruan, ekitaldi ttiki bat egin nahi izan dute Elizondon eta Karrika dantza-kartelada eginen dute larunbatean, azaroaren 15ean atsaldeko 16:30etatik aitzin. Musikaz alaiturik, Elizondoko karriketan eta ostatuetan Azaroaren 22ko manifestaldia iragartzeko kartelak eta manifestu orriak banatuko dira. Baztango Euskaraz Baiko kiideek beraiekin parte hartzera eta atsalde alai batez gozatzera animatu nahi dute jendea. Arratsaldeko 16:30ean paratu dute hitzordua Elizondoko plazan.
Lesakan ortziral arratsaldean
Lesakan ere, Euskara Batzordeak kartelak paratzeko hitzordua dauka ortziralean, azaroaren 14an, arratsaldeko 17:30ean Kattun. Trikitixa taldea ere ibiliko omen da ostatuz ostatu, kartel jartzaileak laguntzen.