Landa eremuan Internet hobetu nahi du Nafarroako Gobernuak

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 12a

Nafarroako landa eremuan Interneterako sarbidea hobetzeko konponketak eginen direla adierazi dute Nafarroako Gobernuak eta Iberbanda enpresak. Abiadura bikoiztuko dutela iragarri dute, eta enpresetan zerbitzu berriak eskaini eta prezioak murriztuko dituztela. Nafarroako landa eremuko telekomunikazio sarea 90 tokitan dago eta horren bidez 262 herritara ailegatzen da. Gaur egun, Nafarroako herritarren %99,23k du banda zabalaren bitartez Internetera kontatzeko aukera. Helburua, ordea, 2008an kopuru hori %100era ailegatzea da eta landa eremuko guztiek izatea zerbitzu hori. Hala bada, 67 herritako 2.300 lagunek edukiko dute lehen aldiz banda zabalarekin Interneterako aukera. Horretarako 126.000 euroko inbertsioa aurreikusi da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun