Kultura islamiarri buruzko informazioa eman eta kultura horren aurka dauden aurreiritzien aurka borrokatzea zen Donezteben zabaldutako erakusketaren helburua, baina badirudi helburua betetzeko egiteko aunitz dagoela oraindik.
Bi gauez pintadak
Bidelagun Elkartearen ekimenez, azaroaren 3an islamari buruzko erakusketa zabaldu zuten Donezteben islama, guztion ondarea lelopean. Baina ateak itxi baino lehenago kultura horren kontrako pintadak egin dituzte ezezagunek. Erakusketa zegoen tokiko ateak pintadekin azaldu ziren azaroaren 10eko goizean, eta pintadak garbitu eta ezabatu arren, pintada gehiago egin zituzten azaroaren 11tik 12rako arratsean. Aldi horretan, gainera, erakusketa zegoen ateari silikona paratu zioten.
Afera poliziaren esku
Malerrekako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gogor salatu du gertaera, eta afera poziaren esku utzi dutela azaldu diote ttipi-ttapari.