Malerrekako Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek inmigrazio programaren barrenean, Inmigrazioari buruzko Argazki, Elkarrizketa eta Ipuin lehiaketa antolatu du. Herriko eskolakoei ere deialdia zabaldu zieten, eta hala, eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek ipuin lehiaketan parte hartu dute. Guztira lau orrialde zituen istorioa osatu behar izan dute inmigrazioaren inguruan. Ipuin lehiaketa eta sari banaketa bi adin tartetan banatua dago eta beraz, 6-9 urte bitartekoen artean 6 sari banatuko dira eta beste hainbeste 9-12 urte bitartekoen artean. Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 28a izanen da eta sari banaketa abenduaren 13an eginen da, 18:00etan Doneztebeko erakusketa gelan