Langabeziak nabarmen goiti egin du eskualdean urrian, %13,37. Irail hondarrean baino 79 langabetu gehiagok emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan urriaren 31n. Urri hondarrean 670 ziren izena emandako langabetuak, eta irail hondarrean 591. Nafarroa osoko bulego guzietan goiti egin du langabeziak, baina Doneztebekoa izan da hirugarren igoerarik haundiena. Doneztebeko bulegoaren bitartez 522 kontratu egin ziren urrian, baina horietatik 87 bakarrik izan ziren mugagabekoak. Adina, sexuari eta lan arloei dagokionez, tarte guzietan goiti egin du langabeziak. 25 urtetik goitiko emakumeak eta zerbitzuen arloa dira langabezia gehien jasaten dutenak.