Urtero bezala Ibilntza Kultur Taldeak 2009ko urtarrilaren 5ean, Errege bezperan eginen den zozketarako boletoak salgai paratu ditu. Aurtengoan lehenengo saria zare eder bat izanen da, bigarrena bainuetxerako bi sarrera eta hirugarrena, bi lagunendako afaria Altxunea Erretegian.
Zarea osatzen duten produktuak Ibintza Kultur Taldeak eta herriko denda eta ostatuek eskainiak izaten dira: Herriko Ostatua, Aurtizko Ostatua, Altxunea Erretegia, Ariztegi Harategia, Maritxu ileapaindegia eta Eider ileapaindegia. Lerro hauen bidez, Kultur Taldeak eskerrak eman nahi dizkie laguntza eman duzue guztiei.
Behin zozketa egindakoan, zenbaki sarituak inguruko komunikabideen bidez jakinaraziko dira: ttipi-ttapan, Xaloan eta Xorroxinen. Zorte on denei!