Ikastaroak, kantuak eta bertsoak sorgin ihiziaren ospakizunen harira

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 11

Kantu eta bertso saioetara joateko sarrerak aitzinetik hartu behar dira

Aitzineko aleetan iragarri bezala, sorgin ihiziari buruzko hainbat ekitaldi eginen dira hilabete honen hondarreko asteburuan. Dagoeneko egitaraua zehaztua dago:

Larunbata, hazilak 29
- Goizean eta arratsaldean. Sendabelarrei buruzko ikastaroa eginen da, Arantxa Zubietaren eskutik. Dohainik izanen da, eta izena ahal bezain fite eman behar da telefono honetarat deituta: (0034) 948 599229.

Goizean ibilaldi ttiki bat eginen da belarrak ezagutu eta biltzeko eta arratsaldean ukendu bat prestatuko da Akelarrenean.

- 20:00etan Museoan. Musika - kantu- olerki emanaldia: Harresi ostean pareta. Ekiltaldi hau Koldo Izagirre, Joseba Tapia, Carles Belda eta Toni Strubellek eskainia izanen da. Parte hartu ahal izateko, sarrerak aitzinetik bortz eurotan salduko dira Marixan ostatuan.

Igandea, hazilak 30
Sorginen ihiziari buruzko bertso emanaldia. - 17:00etan herriko eskolako haurrek prestatutako bertsoen emanaldia izanen da Sorginen Museoan.

- Ondotik, bertso trama: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Unai Elorriaga bertsolariekin. Tramagileak Estitxu Arozena eta Ellande Alfaro izanen dira.

Sarrerak aitzinetik hartu behar direnez, Marixan ostatuan egonen dira salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun