Hilabete hunen hasieran egin beharra zen informatika ikastaroa gibeleratu behar izan dute irakasleak ezin zuelako. Hilabete baten berantarekin hasiko da abenduaren 2an eta 5ean finituko lehen zatia. Bigarren zatia, berriz, otsailean izanen da 24tik 27ra. Izena eman zutenek berretsi behar dute haien parte-hartzea beste data horiekin, eta izen eman ez zutenek oraino egiten ahal dute. Ikastaroa ordenagailua eta Internet nola erabiltzen den ikasteko da.