Eguberrietako merkatua Saran

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 11

Aurtengo Eguberrietako merkatua hazilaren 29an eginen da. Egun guzian, San Josepe eskolako haurrek eta ikastolakoek saltzeko mahaiak ezarriko dituzte plazan. Lehenek Eguberritako apaingarriak salduko dituzte eta bertzeek Herri Urratseko jantziak eta liburuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun