Ondoko asteburuan ospatuko dituzte Santa Katalinak Baratxartean

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 11

Hazilaren 25a aste tartez izaki, Santa Katalinak aitzineko asteburuan ospatuko dituzte sainduaren izeneko auzoan eta Ihalarren.

Larunbatean, hilabetearen 22an, tripotx jatea izanen da Baratxartean, eta biharamunean meza eginen da Santa Katalineko kapelan, 10:30ean. Ondotik mutxikoak dantzatzen ahalko dira Baratxarteko atarian. Eguerdian, bezperan bezala, nahi dutenek tripotxak jaten ahalko dituzte ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun